XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atal honek aipatu jardueretan, egutegiko hiruhileko bakoitzaren zioz egin beharreko sarrera, jardueraren hiruhileko horren barruko egutegiko egunen kopurua eguneko kuotaz biderkatzetik ateratzen den emaitza izango da.

Boladako jarduera guztietan, subjektu pasiboak aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko du, ezarritako moduan eta epeetan, nahiz eta sartu beharreko kuota zero izan.

Atal honetan xedatutakoaren arabera kalkulaturiko kuota gehituko da, hurrengo indize zuzentzaileak erabiliz:

- Boladako hirurogei egunera arte: 1,50

- Boladako hirurogeita bat egunetik ehun eta hogeira arte: 1,35

- Boladako ehun eta hogeita bat egunetik ehun eta laurogeira arte: 1,25

Boladaren iraunaldiaren arabera erabiliko da indize hau.

Boladako jardueratzat ondokoak hartuko dira: urteko zenbait egunetan zehar bakarrik egiten direnak, direla segidan, direla etenka, baldin eta guztira urtean ehun eta laurogei egunetik pasatzen ez badira.

Erregularizazioa

10. Egutegiko urtean zehar urtarrilaren 1ari edo, bestela, jarduera hasi den egunari, urtea amaitu edo jardueraren amaiera edo kanpaina edo boladaren bukaerari dagozkion oinarri-datuak aldatzekotan, subjektu pasiboak egutegiko urte horretan zehar jarduera burutu den epealdi osoari dagozkion oinarri-datuen batez bestekoa kalkulatu eta Zergari buruzko Araudiko 38. artikuluko 3. zenbakian ezarritako erregularizazioa egin beharko du, egutegiko urteari dagokion azken aitorpen-likidazioa egitearekin batera.

Honako 10. atal honetan aipatzen den erregularizazioaren ondorioz, indize edo moduluak egotziz ateratzen dena baino zenbateko txikiagoa ateratzen bada, subjektu pasiboak itzulketa eskatu ahal izango du, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauaren 115. artikuluko lehenengo atalean ezarri den moduan.

11. Araubide erraztua erabiltzen duten enpresa jardueretan aritzean, sute, uholde, amiltze edo industri ekipamenduko matxura handien zioz gora-behera larriak gertatzekotan, gora-behera horiek direla eta, indize edo moduluak gutxitu nahi dituzten subjektu pasiboek gora-behera horien gertatzearen berri ematen duen idazkia aurkeztu beharko diote Zerga-administrazioari, bidezko iritzitako frogekin batera.

Hori aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izango da, gora-beherak gertatuak diren egunetik kontatzen hasita.

Gertatze hori egiaztatuta, Zerga Administrazioaren organo eskudunak erabakiko du indize edo moduluak behar den neurrian urritzeko, eta adierazi ere egingo du zenbat denboratan zehar ezarri behar den.

Onespena edo ukapena emateko epea bi hilabetekoa izango da, idazkia aurkezten denetik zenbatuta.